Hegoaldeko erakundeak laguntzeko prest

2021eko abuztuaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua prest agertu dira Afganistandik ihesi irtendako errefuxiatuak hartzeko, eta hala adierazi diote Espainiako Gobernuari. Jaurlaritzak «krisi humanitario honen aurrean erantzun solidarioa emateko konpromisoa» hartzen duela jakinarazi du», eta, litekeena denez afganistandarrek eskubide urraketak jasatea, horretan jarri du arreta; batez ere, «emakumeen eta nesken kasuan». Horiek «euren bizitzak garatzeko eskubiderik gabe» gera daitezkeela gehitu du Nafarroak, eta nabarmendu Afganistango egoera «hondamendi humanitario» bilakatzeko arriskuan dagoela. Erakundeek ez dute jakinarazizenbat migratzaile hartuko lituzketen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.