2014ko azaroan Arrankudiagan (Bizkaia) Euskal Herriaren estatusaz egindako galdeketaren "zilegitasuna eta izaera historikoa" aitortu ditu bertako udalak, EH Bilduko hiru zinegotzien eta EAJko hiruen aldeko botoekin. Kontsultaren antolatzaile Ados plataformak aurkeztu zuen mozioa. %61,5eko parte hartzea izan zen, eta %89,6 euskal estatuaren alde agertu ziren.
Halaber, Etxarri Aranatzekin (Nafarroa) senidetzeko prozesua hastea onartu du udalak. Duela bi urte Etxarri Aranatzen ere egin zuten galdeketa, apirilean. Datorren azaroaren 6ko ekitaldietan parte hartzea ere erabaki du Arrankudiagako Udalak.