ekialde hurbila

Hezbolak onartu du 25 ekintzaile hil dituela Israelgo Armadak

2006ko uztailaren 25a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Israelgo Armadak erasoaldia abaitu zuenetik Libanoko Hezbola milizia xiitako 25 ekintzaile hil direla onartu du Hezbolak. Horietatik 17 Libano eta Israelen arteko mugan soldadu israeldarren eta ekintzaile xiiten artean izandako aurrez aurreko borroketan hil zirela azaldu dio Associated Press albiste agentziari milizako kide batek.

Israelek, hildakoen kopuruak ez jakinaraztea leporatu zion Hezbolari. Orain arte, hamaika ekintzaile hil zirela onartu baitzuen Libanoko miliziak. Gaur, Mahmud Komati Hezbolako kideetako batek baieztatu du Israelgo Armadak 25 ekintzaile hil dituela oraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.