Hezkuntza sailburuak uste du lortuko dituztela akordioak

2009ko maiatzaren 11
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur hartu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu kargua Isabel Zelaak (PSE-EE), eta uste du, "ezberditasun ideologikoak egon arren", akordioak lortuko dituela alderdiekin eta arloko eragileekin. Lehen ere akordioak lortu izan dituztela azpimarratu du, PSE-EE oposizioan bazegoen ere.

Euskara, gaztelera eta ingelesa oinarri dituen hezkuntz eredua bultzatu nahi duela esan du Zelaak.

Tontxu Campos (EA) izan da aurreko legealdian Hezkuntza sailburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.