Hipotekak %3,6 handitu ziren iaz Hegoaldean

Iker Aranburu.
2018ko otsailaren 28a
16:17
Entzun

INEren datuen arabera, iaz etxebizitzak erosteko 20.273 hipoteka eman zituzten bankuek Hego Euskal Herrian. 2016an baino %3,6 gehiago dira.

Banuek 2.534 milioi euro mailegatu zizkieten etxebizitza erosi nahi zutenei. Hau da, batez beste 125.000 euro eskuratu zituztela bezeroek (2016an bezala).

Kopuru horiek krisiaren aurretikoak baino nabarmen apalagoak dira. 2008an, esaterako, 40.315 hipoteka eman zituzten bankuek, eta batez beste 157.000 euro jaso zituzten etxebizitza erosi zutenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.