Ezustekorik ere ez da izan Ipar Euskal Herrian. Lehen itzulian Emmanuel Macron nagusitu zen, eta bigarrengoan are eta alde handiagorekin egin du, hiri eta herri nagusienetan %70etik gorako babesa jasoz. Baionan botoen %76,23 jaso du, Angelun %79,23, Miarritzen %79,70, Donibane Garazin %80,05 eta Maulen %81,13. Bidaxunen izan da Macronen eta Le Penen arteko alderik txikiena: %65,16 Ekonomia ministro ohiak, eta %34,84 eskuin muturreko hautagaiak. Salbuespen bakarra Bidaxune izan da, non Marine Le Pen botoen %35era iritsi den ia.
Gainerakoan, Macronen garaipena argia izan da. Le Pen laugarren izan zen apirilaren 23ko lehen itzulian Aurretik izan zituen Fillon eta Melenchon. Aipatzekoa da, gainera, bi horiek hiri eta herri handieta garaipenak lortu zituztela: Donibane Garazin, Donibane Lohizunen eta Miarritzen, François Fillonek irabazi zuen, eta Hendaian eta Maulen, Jean-Luc Melenchonek. Le Penen emaitza onena Hendaiak jasotakoa izan zen, non hirugarren geratu zen, botoen %13,54rekin. Bigarren itzulian %24era ez da iritsi.