Alkartasuna Lizeoa ikastetxean ikasi zuen, baina, 16 urterekin, ikasketak utzi eta dantzalekuetan eta gaueko giroko beste lokal batzuetan hasi zen lanean. Dantzaria izan da, besteak beste, Eivissan (Herrialde Katalanak) eta Milanen (Italia). Modeloa da. Duela urtebete utzi zuen gaueko giroa, eta Donostiako arropa denda batean aritu da lanean. Marijo Imaz amak eta Maddi ahizpak hitz egin dute haren kasuaz publikoki, baina ekainean eman zuen lehen elkarrizketa bere esperientzia kontatzeko, Goiberri aldizkarian; bigarrena du hau. Mestizoa dela dio, euskalduna eta ijitoa, aitaren familia ijitoa delako. Eta «oso ijitotzat» du bere burua.
Beasain, Gipuzkoa, 1991
Ibane Imaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu