ETAren adierazpena-Erreakzioak

Ibarretxe: "ETAren agiria nazkagarria da ikuspuntu politikotik eta ikuspuntu etikotik, inmorala"

2004ko otsailaren 18a
16:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren izenean irakurri duen adierazpen instituzionalean adierazi duenez, ETAk gaur kaleratu duen agiria "nazkagarria da ikuspuntu politikotik eta ikuspuntu etikotik inmorala, hauteskunde garaian egindako iragarpena PPren mesedetan" egin duela uste baitu. Hala, ETAri "hiltzen uzteko" exijitu dio Ibarretxek, "indarkeria behin betiko uzteko, bai Katalunian, bai Espainian eta baita Euskadin ere".

"Nazkagarria da hauteskunde atarian egin duelako iragarpena. PPren politikari laguntza ematen dio. Ez da gauza berria, orain lau urte hauteskunde atarian su-etena bertan behera gelditzen zela zioen agiria kaleratu zuen. ETAk kalte egiten die berarengana hitz egitera bildutakoei", azpimarratu du Ibarretxek.

"Inmorala da, indarkeria alde guztietan gaitzetsi behar delako, gure eskubide unibertsalak guztionak direlako eta guztiontzat direlako", esan du EAEko lehendakariak.

"ETAri exijitzen diot hiltzeari uzteko, indarkeria behin betiko uzteko, bai Katalunian, bai Espainian eta baita Euskadin ere", amaitu du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.