Ibarretxek dio ETAk ezingo duela "euskal gizartea gelditu, bere atzetik doalako"

2008ko apirilaren 17a
12:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ETAren gaurko atentatua gaitzetsi egin du, eta, haren iritziz, "bistan da ETAk euskal gizartea gelditu egin nahi duela, baina ezinezkoa da hori, ETA gizartearen atzetik doalako, eta bere aurka". PSE-EEri elkartasuna adierazi dio, baita Ertzaintzari ere.

"Bitxia da: euskal gizartearen gehiengo zabala aurrera begiratzen ari da. ETA, aldiz, atzera ari da begiratzen, iragan suntsitzailera, eta guk ez dugu horra itzuli nahi inola ere", esan du Ibarretxek Donostian, ekitaldi instituzional batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.