EAko Rafa Larreinaren eta Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxeren arteko bilera "bilera atsegina" izan dela esan dute. Hala ere, PSOEri kritika gogorra egin diote.
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori, "Euskal Gatazka konpontzeko aukera bikaina" duela esan dio Larreinak, "lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea aintzat hartuta". Horregaitik, ausardiaz jokatzeko eskatu dio.
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena "kontsentsu demokratiko bat eta instituzio demokratiko baten akordioa" dela esan dio Zapaterori, eta errespetatu egin "beharko" duela.
'Ibarretxeren plana' errespetatu egin "beharko" duela esan dio Larreinak Zapaterori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu