Igor Maiora eta Urtzi Murueta presoak aske

2008ko ekainaren 4a
15:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Askatasunak gaur jakinarazi duenez, Igor Maiora eta Urtzi Murueta presoak aske utzi zituzten atzo, kasu desberdinengatik.

Maiora (Gasteiz) 2007ko abuztuaren 13an atxilotu zuen Ertzaintzak, kale erasoetan parte hartzea egotzita. Aurrez ere espetxean egona zen. Azken hilabeteotan Soto del Real eta Valdemoroko (Espainia) espetxeetan eduki dute. Lehengo ostegunean epaiketa izan zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, Gasteizen 2007ko maiatzaren 19an kutxazain baten aurka egindako erasoan parte hartzeaz akusaturik. Fiskalak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen haren aurka.

Muruetak (Leioa, Bizkaia), berriz, Foncalent-eko (Herrialde Katalanak) espetxetik irten zuen atzo. 2002ko azaroaren 19an atxilotu zuten Limogesko (Frantzia) ospitalean; lehergailu batek eztanda egin ziolako joan zen hara Murueta. 2007ko irailean Espainiaratu egin zuten.

2001eko azaroan Getxon (Bizkaia) Jose Maria Lidon epailea hiltzea leporatuta epaitu egin zuten joan otsailaren 28an eta 29an, eta absolbitu egin du epaileak. Fiskalak 30 urteko espetxe eskaera egin zuen haren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.