Iñigo Urkullu (EAJ): "Politikarekin atzera ezineko bidean konpromisoa hartu behar du"

2010eko azaroaren 27a
17:46
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko presidentea ere mintzatu da ezker abertzalearen agerraldiaz, eta "EAJren aurka edozer gauza esateko gai diren moduan", politikarekin atzera ezineko bidean konpromisoa hartzera deitu du, "egiten duena egiten duelarik edo esaten duena esaten duelarik". Gainera, Espainiako Gobernuarekin EAJk egin duen Espainiako aurrekontuen hitzarmenean "bakerako denbora" lortu zutela esan du: "Hainbeste kritikatzen gaituen eta bere buruari ezker abertzale deritzonak eman beharreko pausoak eman ditzan denbora lortu genuen, besteak bere labirintoan eta bere diskurtso nahasietan harrapa ez gaitzan". Azkenik, ETAtik bereizten bada, eraikitzeko asko dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.