Iker Araguas iruindarra absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak eta Ibai Azkona urtebetera zigortu

2010eko otsailaren 2a
16:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Iker Araguas eta Ibai Azkona Iruñeko Iturrama auzoko bizilagunak 2008an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita. Duela bi aste epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean, banku baten kontrako erasoarekin zerikusia zutelakoan, eta bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskaltzak haien kontra. Araguas errugabetzea erabaki du, ordea, epaimahaiak eta Azkonari urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du frogarik gabe zigortu dutela Azkona, inkomunikazio aldian egin zuen deklarazioa beste oinarririk gabe. Torturak salatu zituen Azkonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.