Funtsezkoak ez diren sektoreek geratu egin behar dutela esan du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak. «Industiria ez da funtsezkoa, eta eraikuntza ere ez. Esaten digute inportantea dela konfinamendua eta isolamendua, eta gero jendea joaten da enpresetara, eta ez dago segurtasun neurririk».
Euskadi Irratian, esan du egoera «kaotikoa eta larria» bizi dutela «orokorrean», ez direlako langileak elkarri ez kutsatzeko neurriak eta bitartekoak jartzen ari. Horien artean aipatu ditu call centre-ak, anbulantziak, eta janari dendak.
Espainiako Gobernuak atzo iragarritako neurriei buruz, Estatuko Agerkari Oizialak gaur argitaratutako testuen xehetasuak irakurri arte itxoin nahi du ELAk balorazio sakon bat egiteko. «Ikusi beharko dugu nola bideratzen den diru hori eta zer baldintzekin».