Inter-Chelsea eta Milan-Manchester, Txapeldunen Ligako final-zortziren erakargarrienak

2009ko abenduaren 18a
15:07
Entzun
Ingelesen eta italiarren arteko lehiak izanen dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketa erakargarrienak: Inter Milan eta Chelsea alde batetik, eta Milan eta Manchester United bertzetik, elkarren aurka egokitu dira. Europa Ligako final-hamaseirenen zozketaren aitzinetik egin da Txapeldunen Ligakoa, Nyonen bertan (Suitza).

Iazko txapeldunari, Bartzelonari, Stuttgart taldea egokitu zaio.

Honako hauek dira kanporaketa denak:

Stuttgart-Bartzelona.

Olympiakos-Girondins.

Inter-Chelsea.

Bayern Munich-Fiorentina.

CSKA Mosku-Sevilla.

Olympique Lyon-Real Madril.

Porto-Arsenal.

Milan-Manchester United.

Joaneko partidak otsailean bi txandatan jokatuko dituzte: 16/17an eta 23/24an. Itzulikoak ere bai, martxoan: 9/10ean eta 16/17an.

Finala, maiatzaren 22an, Madrilen, Santiago Bernabeu zelaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.