Politika

Jaurlaritzaren aburuz adierazpenak atea zabaltzen dio "etorkizuneko irtenbideak aurkitzeko eztabaida politikoari"

2006ko ekainaren 29a
18:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETArekin hizketan hasiko dela iragarri du gaur. Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Zapateroren adierazpena. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Jaurlaritzaren ustez adierazpen honek atea zabaltzen diola "etorkizuneko irtenbideak aurkitzeko eztabaida politikoari".

Era berean, Espainiako Gobernuko presidenteak "orain arte bezala", lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa izango duela berretsi du Azkaratek: "bake iraunkor, unibertsal eta atzerabiderik izango ez duena lortzeko".

Eusko Jaurlaritza bat etorri da Zapaterok adierazpenean azpimarratu duen puntu batekin: "Irtenbide politikoak aurkitzeko bidea, euskal indar politikoei dagokie, eta haiei bakarrik", azpimarratu du Azkaratek.

"Eta euskal gizarteari dagokio demokratikoki erabakitzea nolako etorkizuna nahi duen. Eta erabaki hau errespetatu beharko dute, orain arte ez bezala". Gernikako Estatutua eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Politiko Berria aipatu ditu Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.