Jaurlaritzaren ustez, "utopia" da AHTeko lanak 2019rako amaitzea

2016ko ekainaren 17a
14:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren iriziz, "utopia" da abiadura handiko trena egiteko lanak 2019rako amaituta egotea. Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek atzo esan zuen urte horretarako buka daiezkeela lanak.

Hedabideen aurrean eginiko adierazpenetan, ordea, Oregik azaldu du ez duela espero Bergarako lotuneko lanak 2018. urtea baino lehen hasiko direnik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.