Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak berritasunak ikusi ditu ezker abertzaleak alderdi berriaren oinarrien aurkezpenean. Hain zuzen, zehazki biolentzia errefusatzea eta mehatxuak kritikatzea azpimarratu ditu Pastorrek. Hala ere, alderdi berriaren estatutoak aurkeztu arte itxaron egin behar dela gaineratu du ondoren. "Musika hobetu entzuten da", esan du Pastorrek orain dela aste batzuetako adierazpen batzuen harira, baina gero ETAri erreferentzia zuzena egitea falta dela esan du: "Ez da agertzen ETAren gaitzespen argia, ezta ETAri desagertzeko eskaera ere".
Alderdi politiko berriak Alderdien Legea beteko duela eta, "Rufi Etxebarriak hori esan badu ere", agirian bertan aipamen hori ez dela agertzen nabarmendu du Pastorrek. "Zuhurrak izan behar dugu, eurek dioten bezala hori horrela dela eta atzera bueltarik ez duela jakin eta ekintzekin zehazten den arte. Edozein kasutan, Zuzenbideko Estatu batean beti gertatzen den moduan, epaileak izango dira azken erabakia hartzen dutenak", gaineratu du ezker abertzaleak datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu ahal izango duen galdetuta.
Jose Antonio Pastor (PSE-EE): "Berritasunak badaude, biolentzia espreski errefusatzen delako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu