Paueko auzitegiak (Frantzia) gaur eman du du Joseba Iturbide (Lesaka, Nafarroa) eta Mikel Barriosen (Iruñea) euroagindu eskaeraren epaiaren berri, eta biak atzera bota ditu.
Barriosen kasuan, Paueko epaitegiak ezezkoa eman du euroaginduaren inguruan eskatu zuen informazioa jaso ez duelako eta, beraz, Barrios ez dute Espainiaratuko.
Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketen prozedura amaitu arte ez duela Iturbideren euroaginduari buruzko erabakia emango azaldu du epaitegiak. Hala ere, Iturbide beste kasu batengatik Espainiaratua dago.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik positiboki baloratzen dugu Paueko epaitegiaren erabakia. Epaiketa hauetako asko eta asko torturak erabat baldintzaturik joaten direla salatu izan dugu askotan, eta bi herritar hauen kasuan ere berdina gertatzen da. Mikel torturari ihesi joan zen ipar Euskal Herrira bizitzera eta Josebaren euroagindu eskaera berriz Mattin Sarasolaren torturapeko deklarazioen ondorioz etorri zen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, bi erabaki horiek torturaren aurkako borrokan urrats garrantzitsuak direla uste du. "Espainiako Gobernuak tortura erabiltzen du Euskal Herriko atxilotuen aurka, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak ontzat ematen ditu torturapean atxilotuek egiten dituzten deklarazioak. Paueko epaitegiak berak ere askotan erabili izan ditu torturapean egindako deklarazioak euskal herritarrak Espainiaratzeko eskaeren aurrean", nabarmendu du AAMk.
Joseba Iturbide eta Mikel Barriosen euroagindu eskaerak atzera bota ditu Paueko epaitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu