Kablea, modan

2014ko martxoaren 21a
20:52
Entzun

1. Vodafoneren erosketak:

ONO. 7.200 milioi euro ordainduko ditu haren truke. Sakelakoetan, milioi bat bezero eskuratuko ditu, eta abiadura handiko sarbidea izango du 7,2 milioi etxetara.

Kabel Deutschland. Iaz eskuratu zuen, 7.700 milioi euroan. Hala, Vodafonek 32 milioi bezero izango ditu sakelakoen sektorean Alemanian, bost milioi banda zabalean, eta 7,6 milioi telebistan.

2. Liberty Globalen erosketak: 

Ziggo. Urtarrilean itxi zuten akordioa. 10.000 milioi ordainduko ditu edukiak kable bidez eskaintzen dituen Herbehereetako konpainiarengatik. 2,7 milioi bezero ditu hark.

Virgin Media. Iazko otsailean lortu zuten akordioa. 17.150 milioi euro ordaintzea onartu zuen Erresuma Batuko ordainpeko telebista konpainiaren truke.

3. ONen erosketak

Optimus. Portugalgo kable bidezko telebista konpainia nagusiak eta telefono mugikorren konpainiak urte hasieran adostu zuten bat egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.