Kartzelan sartu dituzte Ugaitz Astiz eta Joseba Mikel Olza

2008ko azaroaren 17a
13:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Ugaitz Astiz Arangoa eta Joseba Mikel Olza Puñal lehengo asteazkenean Frantziako Poliziak atxilotu zituen ustezko etakideak behin-behinean kartzelan sartu ditu gaur epaileak, Parisko Epaitegian hartu ondoren. Tarascon-en atzeman zituzten, Frantziako hego-mendebaldean.

Astiz Fleuryko espetxean sartu dute eta Olza Fresneskoan.

ETAko kide izatea eta armak edukitzea egotzi diete, besteak beste. Astiz eta Olza bere garaian ETAren Donostia taldeko Urederra komandoko kide izan zirela uste dute Poliziak eta epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.