Kilometroen antolakuntzatik honako gomendioak eta oharrak jakinarazi nahi dizkie igandean Oriora edo Zarautzera joan nahi dutenei:
- Herrietan antolatu diren autobusek Oriora eta Zarautzera iristeko aukera izango dute.
- Eusko Trenek antolatutako tren eta autobus zerbitzuak erabil ditzatela.
- Autoa erabiliz gero, ordea, antolakuntzak Zarautz eta Orio inguruko herrietan antolatutako aparkalekuetan utzi beharko dituzte. Aparkaleku horietatik autobus zerbitzu berezia antolatu da 09:00etatik aurrera bai Oriora bai Zarautzera joateko. Autobusak ordu laurdenero abiatuko dira Oriora eta Zarautzera. Hona hemen autoan doazenentzako xehetasunak:
Bizkaitik, Arabatik, Deba Behetik, Deba Garaitik, Urolatik eta Leintz Bailaratik doazenek Arroako aparkalekua erabili behar dute (A-8 autobidearen Zumaiako ordainlekuaren ondo-ondoan dago).
Nafarroatik, Iparraldetik, Bidasoaldetik, Oarsoaldetik, Beterritik, Goierritik eta Tolosaldetik doazenek Urbil merkataritza zentroko, Belartza industrialdeko (Decathlon) eta Usurbilgo industrialdeko aparkalekuak erabili behar dituzte.
- Antolakuntzak autobus zerbitzu berezia antolatu du Donostiatik Oriora eta Zarautzera joateko. Autobus horiek Renferen tren geltokiaren paretik (Frantziako pasealekua) abiatuko dira.
- Horrez gain, gogoratu nahi dugu Renfek tren zerbitzu berezia antolatu duela Donostiraino joateko.
- Orio eta Zarautz artean autobus zerbitzu etengabea izango da
kilometroak 2004
Kilometroen antolatzaileek iganderako emandako gomendioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu