Lau lagun hil dira Egeo itsasoa gurutzatzeko saioan

2016ko martxoaren 20a
17:16
Entzun

Gaur sartu da indarrean EBk eta Turkiak sinatutako akordioa, eta beraz, Greziara iristen diren errefuxiatu guztiak Turkiara deportatuko dituzte. Baina, Europara iristeko saioan ez dute etsi iheslariek, eta gaur, bi neskatilaren gorpuak topatu dituzte itsas salbamentuko kideek Egeo itsasoan. Urtebete zuen batek eta besteak bi. Iturri horien arabera, 35-40 pertsonekin betetako itsasontzi batetik erori dira. 

Ordu batzuk geroago jakinarazi dute beste bi gizonezko ere hil direla. 70 lagunez gainezka iritsi da ontzi bat Lesbosera, eta han, konorterik gabe iritsi dira 36 urteko gizonezko bat eta 39ko beste bat. Biak hil dira.

Greziako errefuxiatuen zentroak jakinarazi duenez, azken 24 orduan 875 iheslari iritsi dira irletara.

Atzo hasi zen Grezia irletan zeuden iheslariak kontinentera eramaten, erregistro zentroetan iristen direnentzat lekua egon dadin. Zentro horietan asilo eskubidea eskatzeko aukera emango diete iristen direnei, ukatu eta Turkiara kanporatzeko. Nolanahi ere, "banakako tratua" emango dietela diote, hala, nazioarteko legedia betetzen dutela esateko. Legedi horrek debekatu egiten ditu deportazio masiboak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.