Etxerat-ek ohar baten bidez jakinarazi duenenz, Jose Mari Perez Diaz preso zarauztarrari bisita egin ostean istripua izan zuten atzo lau lagunek. Perez Euskal Herritik 230 kilometrotik gora dagoen Burgoseko (Espainia) espetxean dago preso.
Presoari bisita egin ostean etxerako bidean zirela Langraitz inguruan izan zuten istripua. 15:30k aldera gidatzen zuten autoa irauli eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten. Etxerat-ek jakinarazi duenez, ordubete inguru erietxean egin ostean beste bi lagunekin itzuli ziren etxera.
Lau lagunek kolpeak dituzte istripuaren ondorioz eta autoak kalte material larriak ditu. Etxerat-ek salatu du dagoeneko 20 direla "sakabanaketa politikak eragindako istripuak". Horietan guztietan, 43 senide eta lagun izan dira kaltetuak.
PSOE eta UMP egin ditu Etxerat-ek istripu berri honen erantzule
Joxe Mari Perez Diazek 2002an geratu behar zuen aske, ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak bete ostean. Etxerat-ek salatu du, "zigor beldugarriak bete ostean" ez dituztela presoak askatzen. "Gure senide eta lagunak bizi baldintzark gogorrenetan mantentzen dituzte xantaia politikoa egiteko helburuarekin", gaineratu du oharrean.
Erantzule nagusiak PSOE eta UMP dira Etxerat-en ustez, beraiek direlako "politika beldurgarri hori indarrean mantentzen dutenak". Espainiak eta Frantziak espetxe politika hori indarrean mantentzen duten bitartean "heriotzak eta saminak eguneroko ogi izaten jarraituko du euskal preso politikoentzat, senideentzat eta lagunontzat", dio oharrak.
Etxerat-ek, halaber, dei egin die norbanako eta eragile guztiei "euskal preso politikoan eta senide eta lagunen eskubideen defentsan konpromisoak" har ditzaten. Bide horretan, datorren ostiralean –hilabeteko azken ostirala– herri eta hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatu die guztiei.
Sakabanaketa
Lau lagunek istripua izan dute Joxe Mari Perez preso zarauztarrari bisita egin ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu