Gaurko saioa hasterako elkarretaratzea egin dute “18/98 auziko” auzipetuek. 2005eko azaroan epaiketa hasi zenetik hona, lehen fasearen amaierara hain zuzen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurpegia erakustea lortu dutela adierazi dute. Behin baino gehiagotan epaiketaren izaera politikoa ezkutzatzen saiatu diren arren, auzipetuek uste dute agerian geratu dela epaiketa politikoa dela.
"Berme juridikorik gabeko epaiketa da, tortura babestu eta legitimatzen duena", salatu dute auzipetuek eta azpimarratu dute balore juridikoa ematen duela euskal herritarrak epaitu eta zigortzeko.
Epaiketa beste testuinguru batean sortu zela gogorarazi dute "PPren bultzadaz eta PSOEren laguntzarekin" eta egungo egoeran zentzurik ez duela salatu. "Epaiketa hau eta soka bereko beste guztiak" eteteko eskatu diote PSOEri. Era berean, Euskal Herriko alderdi politiko eta gizarte eragileei dei egin diete epaiketa etete aldera bultzada emateko. Orain arte jasotako babesa eskertu dute, baina azpimarratu dute beharrezkoa dela lanean jarraitzea.
'18/98 AUZIA'
Lehen fasearen amaieran Auzitegi Nazionalaren benetako aurpegia erakustea lortu dutela uste dute auzipetuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu