Lizartzan hurrengo astean eratuko dute Udala

2007ko ekainaren 21a
12:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Regina Otaola (PP) Lizartzako (Gipuzkoa) alkateak gaur jakinarazi du hurrengo astean eratuko dutela Udala, Lizartzan bertan.

EAE-ANV izan zen han zerrendarik bozkatuena, baina Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten. PPk 27 boto jaso zituen (errolda, 601 lagunekoa zen), alderdi hartatik aurkeztu ziren kide denak erretiratu egin ziren ondoren eta beste batzuek ordezkatu dituzte. PPk Gipuzkoan izango duen lehen alkatea bihurtuko da, modu horretara, Otaola.

Hark Ertzaintzarekin hitz egingo du, honek udaltzarrean "segurtasuna berma dezan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.