Lopez eta Zapaterori laguntza eskaini die Urkulluk

2011ko otsailaren 8a
17:52
Entzun
"Garai berri batean bidea egiteko" bere laguntza eskaini die gaur Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. Urkulluren ustez, Lopezek "aukera hau baliatu nahi ez izateko arriskua dago". Izan ere, Jaurlaritzako lehendakariak EAEko PPren presio handia izan dezake, EAJko agintariak dioenez.

Sortu ezker abertzaleko alderdi berriak legezkoa izan behar duela dio Urkulluk, eta, haren pausoaren ondotik, "bakerako eta normalizazio politikorako aukera garbia" dagoela deritzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.