PSE-EE

Lopezek dio "kontsentsua" behar dela, eta ez alde bakarreko proposamenak

2004ko irailaren 24a
18:09
Entzun
PSE-EEko bozeramaile Patxi Lopezek esan duenez, ez da 'Lopez plana' egongo 'Ibarretxeren plana'-ri aurre egiteko."Euskadi osatuta eta definituta dago" esan du. "Estatutua sortzeko euskaldunen artean lortu zen akordioa ez da akats bat, hark osatu gintuen herri bezala". PSE-EEk mahai hura defendatzen jarraitzen duela adierazi du.

Autogobernuan aurrera egiteko kontsentsua behar dela esan dio Ibarretxeri. "Estatutu paktua hausten duten aldebakarreko proposamenek" ez dutela etorkizunik azaldu dio, eta gainera, bere ustez, "herri honen erdi batek ez du nahi beste erdiak bere erabakia hartzerik".

"Euskaldunon barne akordio bat behar dugu", dio. "Alderdi demokratiko euskaldunak bildu, eta berdinen arteko elkarrizketa prozesu bat" abiatzeko asmoa duela esan du, "estatutuaren erreformaren inguruan kontsentsua" lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.