Ezker Batua Berdeak

Madrazo: "Euskal Herriak bere geroa erabakitzeko eta indarkeria amaitzeko beharrezkoa da alde guztietako elkarrizketa mahaia sortzea"

2005eko abuztuaren 25a
17:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezker Batua Berdeen koordinatzaile Javier Madrazok adierazi du bere taldea irailetik aurrera alderdi politiko guztiekin biltzen hasiko dela. Bilbon egindako agerraldian jakinarazi du ekintza horrek bi helburu nagusi dituela: bata, Batasuna konturaraztea "indarkeria behin betiko baztertzea beharrezkoa" dela, eta bestea, PP eta PSOErijakinaraztea "euskal gizarteak bere geroa erabakitzeko eskubide osoa" duela.

Madrazoren ustez, bi helburu horien inguruko hitzarmen batek "alderdi guztien arteko akordio politikoa bermatuko" luke. Bere hitzetan, helburu horiek lortuko ez balira "Ajuria Eneko Mahaian gertatu zenaren berdina" gertatuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.