Maria Dolores Lopez Resina eta Agurtzane Delgado Espainiaratu dituzte

2007ko uztailaren 10a
16:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria Dolores Lopez Resina eta Agurtzane Delgado euskal presoak Espainiaratu egin dituzte gaur Frantziatik, Rennes eta Bapaume espetxeetatik, Askatasunak jakinarazi duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dituzte biak.

Lopez (Durango, Bizkaia) 2001ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Akizen. Hemezortzi urteko kartzela zigorra jarri zioten, eta orain Espainiaratu egin dute aldi baterako, Auzitegi Nazionalean epaitzeko.

Delgado (Ermua, Bizkaia) 2000an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionan. Bederatzi urteko zigorra ezarri zioten eta aldi baterako entregatua izan zen. Auzitegi Bazionalean epaitu eta hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Orain zigor hori betetzeko Espainiaratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.