Martxelo Otamendiren hitzaldiak egunotan Madrilen, Zaragozan eta Valentzian

2010eko urtarrilaren 11
11:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak Euskal Herritik kanpo ere hitzaldiak emango ditu egunotan.

Bihar emango du aurrenekoa, Madrilen, Egunkaria-ren aldeko bertako plataformak antolatutako ekitaldian. 20:00etan izango da, Euskal Etxean.

Ostiralean Zaragozan izango da Otamendi, Prentsa: adierazpen askatasuna eta errepresioa hitzaldian. Carmen Lamarca abokatu eta unibertsitate irakaslea eta Ricardo Vazquez Prada idazle eta kazetaria edukiko ditu mintzalagun. Ekonomika Fakultateko aretoan hitz egingo dute, 19:00etatik aurrera. Egunkaria-ren aldeko Aragoiko Plataformak antolatu du hitzaldia.



Hilaren 19an (asteartea) Valentzian mintzatuko da, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak antolatutako ekitaldian (Egunkaria kazeta: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Auzi judizialaren egoera). Urriaren 1a Kultura Kontenporaneoko Zentroan ariko da, 19:30etik aurrera.

Etzi, berriz, Lizarran (Nafarroa) izango da: Musika Eskola, 20:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.