72 urteko Cristobal M. Langraizko (Araba) espetxean sartu zuten atzo, aurreko bost egunak Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxe batean Poliziaren zaintzapean egon ondoren. Izan ere, Estibaliz A. emaztea hiltzea leporatzen diote gizon horri.
Joan den ostiralean Estibaliz A. hilotz aurkitu zuten beren etxean, Mañuetan (Araba). Laban zauriak zituen, batik bat, lepoan. Segituan senarra atxilotu zuen Ertzaintzak, etxean bertan, hiltzailea zelakoan. Laban zauriak zituen gizonak ere, ustez bere buruari egindakoak, eta, ondorioz, erietxera eraman behar izan zuten. Han egon da atzo espetxeratu zuten arte.
Mañuetan ustez emaztea hil zuen gizona espetxean sartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu