Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariaren ustez, ezker abertzalearen jokabidean "ez dago ezer berririk", eta Sortu alderdi politikoa ez legeztatzeko "aukera" badu Espainiako Justiziak. "Ikusten dituzu atzoko irudiak eta, bai, betiko aurpegiak dira, terroristen ondoan egon izan diren berberak, ETAren ekintza kriminalak babesten aritu izan diren berberak".
Ezker abertzaleak atzo goizean aurkeztu zituen alderdiaren ezaugarriak eta estatutuak, eta indarkeria baztertu egiten duela esan du -ETArena barne-. Sanzek, dena dela, azpimarratu du ETAri ez diotela eskatu desagertzeko, "eta ETA hor dago, eragile nagusi bezala, desegin gabe, su-etenean, baina su-eten denak dira ekintza kriminalaren parentesia".
Nafarroako lehendakariak uste du ezker abertzaleak "interes estrategikoa" baino ez duela pauso berria ematean. "Beraz, demokratok terrorismoa borrokatzen segitu beharra dugu, bat eginda, eta kriminalen ondoan egon direnak hauteskundeetan ez izateko neurriak hartuz".
Miguel Sanz: "Ez dago ezer berririk, betiko aurpegiak dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu