Nagore Laffageren amak epaimahaiaren erabakiarekin "etsituta" dagoela erran du

2009ko azaroaren 13a
16:49
Entzun
Asun Casasolak, Nagore Laffageren amak, "etsituta" eta "lur jota" dagoela erran du. "Ezin dut gertatutakoa sinetsi. Garbi dago hilketa izan zela". Zinpekoen epaimahaiaren erabakia jakin ondoren egin ditu adierazpen horiek.

Epaimahaiak Nagore Laffageren heriotza homizidiotzat jo du, ez hilketa bezala. Akusazio partikularrak eta fiskalak hilketatzat jo zezaten eskatzen zuten.

Laffageren senideen abokatuak erabakiarekin "batere ados" ez dagoela adierazi du. "Aurkeztu ditugun frogekin ez dator bat. Ikuspuntu juridikotik eta hiritar baten ikuspuntutik azpikeria egon den sentipen orokorra dago, eta hori ez dute egiaztatu epaimahaiko kideek".

Helegitea sartu edo ez aztertuko dutela gaineratu du abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.