"Nola nahi zenuke izan dadin zure hileta?"

2009ko apirilaren 2a
20:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Gai hau jarri zioten Joxe Lizasori 1978ko apirilaren 30ean Ahetzen (Lapurdi): Nola nahi zenuke izan dadin zure hileta?. Lizasoren bertsoak:

=iIkusi eztan gauz batengatik

zer nai dezu esatia?

Nik ez al nuke orain obeto

ixillikan egotia?

Zeruko Aitak uzten naunian

il ta lurrean botia,

nai nukena da lau bertsolarik

nai nukena da lau bertsolarik

lepuan eramatia.

Lau bertsolarik sorbaldan artuz

mundu ontatik aldegin;

len berritsua banintzan ere

geiago ezin itz egin.

Euskalerrian poza komeni,

ta bertsoa sortu dedin,

ni il naizela ta Euskalerrian

ni il naizela ta Euskalerrian

inork negarrik ez egin.=i

(iturria: Joxe Mari Iriondo)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.