Ohiko erabiltzaileek hilean gehienez 25 euro pagatuko dute A-8an eta AP-1ean

2012ko azaroaren 13a
14:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Alderdi guztien adostasunarekin, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aurrera atera dute A-8 eta AP-1 autobideetako ohiko erabiltzaileei hileko gastua gutxitzeko plana. Ohiko erabiltzaileek, VIA-T daukatenek, asko jota 25 euro pagatuko dituzte hilean. Diputazioak egin zuen proposamena, eta espero dute hilean 15.000 herritarri egingo diela mesede. Abenduaren 1ean jarriko dute indarrean.

Bidegik urtean 1,2-1,8 milioi euro gutxiago jasoko ditu neurri hori ezarrita. Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu du, ordea, horrek ez duela Bidegiren egoera ekonomikoa nabarmen kaltetuko; errepideak mantentzeko kontratuak apalduta orekatuko dituzte kontuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.