Astigarraga, Gipuzkoa, 1971

Olatz Arrieta

2018ko irailaren 1a
16:25
Entzun

Astigarragako Gaztañaga etxeko alaba da Arrieta. Kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta argi zuen nazioarteko politikan sakondu nahi zuela. «Beti gustatu zait jakitea zer gertatzen den munduko beste tokietan. Egunkaria zabaldu, eta beti nazioarteko orrialdeetara joaten naiz. Gaztetatik BBC entzuten egoten nintzen gauetan, eta nazioarteko egunkariak kioskoetara noiz iritsiko zain. The Economist igual astebeteko atzerapenarekin iristen zen».

Munduko hiru hiriburu geopolitikoetan egin du lan. Moskura joan zen lehendabizi, eta han bi urte pasatu zituen, 1995etik 1996ra. «Errusia asko interesatu zait beti. Gerra Hotzaren garaikoa naiz, eta errusiera ikasten hasi nintzen. Donostian Sobietar Batasuneko Lagunen Elkartea zegoen, eta han hasi nintzen, pentsa!». Euskaldunon Egunkaria-rako kronikak eta erreportajeak idazten estreinatu zen, eta gerora irratian hasi zen. 1999an, munduko hiriburura joan zen: New Yorkera. Master bat egin zuen han nazioarteko politikan, eta, jarraian, lanean hasi zen EITB talderako. Hamalau urtez bizi izan zen Ameriketako Estatu Batuetan. 2001eko atentatuak zuzenean bizi eta kontatu zituen. «Ordu pilo bat egin genuen zuzenean, lo gutxi eginez». Orain, Europako bihotzean bizi da, Bruselan. Bost urte daramatza han.

Iaz Eurobasque saria irabazi zuen, Elkar, Jakin eta BERRIAk argitaratzen duten Aleka bildumako Trump, amets amerikarra liburuan idatzitako artikuluarengatik: Lehen ehun egunen ezinegona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.