Donostia, Gipuzkoa, 1964

Olatz Beobide

2018ko irailaren 7a
19:16
Entzun

Donostiako Parte Zaharrean sortu zen Beobide, Antzoki Zaharretik gertu. Hala du egungo etxea ere, eta handik heldu da bizi-bizi antzokira. Antzerti Arte Dramatikoko eskolan egin zituen interpretazioan lehen urratsak, eta «dena sortzen ari zen garaia» gertutik bizitzea egokitu zitzaion 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. Lan asko egindakoa da ETBren garai oparoetan: Bi eta Bat, Babel, A ze parea, Jaun ta jabe eta Benta berri telesailetan aritu zen aktore, besteak beste, eta Goenkale-ko zuzendari ere izan zen zazpi urtez. «Hor profesio handi bat sortu zen, eta jende horri guztiari ez zaio babesik eman gero», dio, penaz. Aktore izan ez denetan, aktoreak zuzendu ditu, eta gero eta gehiago maite du hori. Urrian, Izotza apurtzen duen ertza estreinatuko dute, Antsoainen (Nafarroa), eta Gutuberrak websaila ere abiatzear dute. Lana falta bada, ez da etxean geratuko: «Ez badator, sortuko dugu guk, orain arte bezala».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.