Ordiziako gaztetxeko (Gipuzkoa) balkoian euskal presoen argazkiak dituen pankarta kentzeko agindua eman du Ertzaintzak. Pankartan, herriko presoen argazkiez gain, "maite zaituztegu" mezua dago idatzita.
Bestalde, Ertzaintza Bilboko Alde Zaharreko herriko taberna-ra sartu da eta euskal presoen argazkiak kendu ditu berriro. Atzo ere argazkiak kendu zituzten ertzainek, baina tabernako kideek argazkiak hormetan itsatsi zituzten berehala.
Ertzaintzak aurreko asteetan beste hainbat tokitatik kendu ditu presoen irudiak, ETAren biktimei "min" egiten dietelakoan.
Ertzaintzak aurreko asteetan beste hainbat tokitatik kendu ditu presoen irudiak, ETAren biktimei "min" egiten dietelakoan.
Ordiziako gaztetxetik euskal presoen argazkiak kentzeko agindu du Ertzaintzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu