2004ko martxoaren 11n atentatuak izan eta bi egunera Angel Acebes (PP) Espainiako Gobernuaren Barne ministroak prentsaurrekoan zioen ETAk zerikusia zeukala eraso haiekin. Harrezkero Espainiako zenbait hedabidek horri eutsi diote; batik bat, El Mundo egunkariak eta COPE irrati kateak. PPk ere bai.
Agustin Diaz de Mera Espainiako poliziaburu ohiak eta gaur egun PPren eurodiputatuak, adibidez, zioen ETAren eta islamisten arteko loturak frogatzen zituen dokumentu bat bazegoela, eta txosten hori “manipulatu” egin zutela.
Beste behin El Mundo-k esan zuen erasoetako bat izan zeneko geltokitik hurbil topatu zuten Renault Kangoo autoan Poliziak bertan Grupo Mondragon enpresa taldearen txartel bat aurkitu zuela, eta horrek atentatuen atzean ETA egon zitekeela iradoki zuen. Mondragon jartzen zuen ‘zantzu’ hura, ordea, ez zen enpresa taldearen txartela, Orquesta Mondragon musika taldearen zinta bat baizik.
Orquesta Mondragonen zinta hura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu