OSASUNA

Ospitale pediatriako ariketa baten zati bat bertan behera utzi du Osakidetzak

Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 11
18:33
Entzun

Irregulartasun zantzurik ez zuten topatu sindikatuek ospitale pediatriako azterketan, baina Osakidetzak jakinarazi du ariketa baten zati bat bertan behera uztea erabaki duela epaimahaiak.

Azterketak bi zati zituen: batetik, testa; bestetik, ariketa praktikoa. Hain justu, bigarren zati horretan kasu kliniko batzuk ebaztea da zeregina. Kasu kliniko horietako bat utzi du bertan behera epaimahaiak, Osakidetzak azaldu duenez. Epaimahaiko zortzi kideetako batek kasu hori hizpide izan zuen orain gutxi kongresu batean, eta, beraz, uste dute litekeena dela azterketara joan zirenetako norbaitek horren berri izatea.

Osakidetzak nabarmendu du ariketa hori bertan behera utzi izanak ez duela eraginik izango deialdian, eta “aurrera” jarraituko duela prozesuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.