Otamendi: "Irakeko tortura argazkietan 'Egunkaria'-ko zuzendaritza dago"

2004ko maiatzaren 18a
17:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxelo Otamendik hitzaldia eman du Pen klubak antolatuta, Bartzelonako Forumean 'Hitzaren boterea' hitzaldi sortaren barruan. Otamendik 'Egunkaria'-itxi eta bera atxilotu zutenean Guardia Zibilak egin zizkion torturak kontatu ditu, eta orain hain ezaguna diren Irakeko tortura argazkietan 'Egunkaria'-ko zuzendaritza isladatzen dela azpimarratu du.

Irakeko presoak bezala, flexioak egitera behartu zutela, lo egin gabe eduki zituztela, pistola buruan jarri ziotela eta emandako tratua oso txarra izan zela azaldu du besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.