Arnaldo Otegik eta Txelui Morenok jakinarazi dute ezker abertzalea ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk maiatzaren 21erako deitutako greba orokorraren alde dagoela, "Euskal Herriak, aldaketa nazionalaz gain, aldaketa soziala ere behar duelako. Gaur egungo eredu ekonomikoa errotik aldatu beharra dago. Kapitalismoaren alternatiba egon badago, eta benetako demokrazia ekonomikoa da lortu behar dena".
Otegiren ustez, deialdia ez da Patxi Lopezen (PSE-EE) Eusko Jaurlaritza berriaren aurkakoa izango. "Deialdi honi ezin zaio konnotazio politikorik eman. Langile mugimenduak betitik erabili izan duen tresna da greba, eta Europako beste herrialdeetan ere erabiltzen ari dira". ELAk eta LABek 2002an ere lanuztea deitu zutela gogoratu du ezker abertzaleko kideak, eta orduan Juan Jose Ibarretxe EAJkoa zela Jaurlaritzako lehendakaria.
Aralar ere alde
Aralarrek ere azaldu du grebarekiko atxikimendua. "Bat egiten dugu sei sindikatuek egin duten krisiaren diagnostikoarekin. Krisia langileek sortua ez den neurrian, ezin dira langileen bizkar gainera bota krisiaren ondorio nagusiak", dio Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak.
Otegi: "Euskal Herriak aldaketa soziala ere behar du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu