Palestinako 30 poliziaz osatutako talde batek Legebiltzarra hartu du gaur Gazan.Lekukoek azaldu duteneraren arabera, airera tiroak bota dituzte eta jamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak hauteskundeak irabazi zituelako protestan aritu dira.
Gazako Legebiltzarraren egoitza hartu ostean barrutik itxi dituzte ateak eta zenbait polizia teilatura igo direla jakinarazi dute. Joan den larunbatean ere beste polizia talde batek hartu zuen Legebiltzarra. Antza denez, Mahmud Abbas Palestinako presidentearen aldeko poliziak beldur dira Hamasek boterea hartzen duenean gerta daitekeenaz.
Abbas Jordaniara doa gaur
Mahmud Abbas PANeko presidentea Jordania eta egiptoko buraziegikin bilduko da gaur eta bihar HamasekPalestinako hauteskundeetan erdietsi berri duen garaipena aztertzeko asmoz. Presidentearen bulegoak jakinarazi duenez, Abbas gaur arratsaldean joango da Jordaniara eta bertan Abdala II.a erregearekin biltzekoa da. Bihar, Egiptora joango da Abbas. Egipto bitartekari lan garrantzitsua buruzten ari da Abbas eta Hamasen arteko negoziaketetan.
Ekialde Hurbila
Palestinako 30 polizia inguruk Legebiltzarra hartu dute Gazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu