Patxi Lopez: "PSE-EEren proposamena PSOEren agirian jasota dago"

2003ko abuztuaren 29a
16:33
Entzun
EAEko sozialisten Idazkari Nagusi Patxi Lopezekadierazi duenez, PSE-EEren Ibarretxe Planaren alternatiba PSOEren agirian jasota dago. Lopezek esan duenaren arabera, PP eta hedabideak Maragallen eta PSCn zentratu dira politika autonomikoaren inguruko eztabaidan. "Maragallek eta guk PSOEren agiria prestatzen lagundu dugu, eta guk defendatzen dugunarekin bat datorrelako gustora gaude", esan du Lopezek.

PSOEren agirian PSE-EEren proposameneko ideia batzuk daudela azpimarratu du, esaterako, Estatutuaren garapena, Europako Batasunean autonomi erkidegoek betetzen duten rola edo Espainiako Senatuaren berregituraketa.

"PSOEri aurre egiteko Maragall erabili nahi dute, baina Maragallen proposamena defendatzen ditugun ideiekin eta Konstituzioarekin bat dator", adierazi du EAEko sozialiesten idazkari nagusiak. Maragallen proposamenenarekin lortu nahi dena, eraketa politikoaren bateratzea eta Espainia plural bat lortzeko Katalunia eratzea dela iruditzen zaio Lopezi.

Lopezen ustez, PSOEk Santillanan (Kantabria) egingo duen bileran Aznarren eta Ibarretxeren gezurrei aurre egingo die. "Ez dugu Espainia puskatuko, terrorismoaren aurrean ez gara kikilduko eta gainera ez zaigu ez alternatibarik falta ezta buruzagitzarik ere", adierazi du Patxi Lopezek.

"Bateratutako partidu indartsu baten irudia emango du PSOEk, eta beti babestu izan dituen ideiak defendituko ditu: Espainia plurala, aurrera doana Europarekin batera", gehitu du sozialistak.

Bere taldeko beste kideen kontrako iritziek ez diete Lopezi kezkatzen. "PSOE plurala da, baina estrategien esanahia partiduak finkatzen ditu. Agiria gehiengo absolutuaren erabakiz onartuko da", adierazi du Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.