Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baimendu egin ditu Ordizian (Gipuzkoa) hilaren 24an eta 27an eta Villabonan (Gipuzkoa) hilaren 26an, 31n eta abuztuaren 1ean euskal presoen eskubideen alde egingo dituzten ekitaldiak, "horietan eskatuko duten bakarra presoak sakabanatuak egon ez daitezela delako, presoak beraiek ez dituzte goretsiko, eta sakabanaketaren amaiera eskatzea ez da delitua".
Dignidad y Justicia elkarteak ekitaldiak debekatzeko eskatu zion Pedrazi, "terrorismoa goretsiko dutelako", baina honek ezezkoa eman dio, gaur ateratako autoan jakinarazi duenez.
Epaileak dio bere ustez ekitaldiok ez dituela Askatasuna legez kanpoko erakundeak antolatu, "karteletan-eta ez dagoelako bere irudirik".
Pedrazek Ordizian eta Villabonan presoen alde egingo dituzten ekitaldiak baimendu ditu, "sakabanaketaren amaiera eskatuko dutelako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu