Pello Urizar (EA): "Legeztatzea ukatzeko ardudio juridikorik ez da egongo"
Ezker abertzalearen agerraldiaren berri izan ondoren, Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkariak esan du ez dela ezker abertzalearen legeztatzea ukatzeko argudio juridikorik egongo, horrek alderdi berrirako estatutoak aurkezten dituenean, baina Espainian hori baino gehiago borondate politikoa behar dela, "botere banaketa erreala baino gehiago ustezkoa delako". EAk borondate politiko hori "positiboki" garatu dadin presioa egingo duela iragarri du. "Ezker abertzalea bide baketsuen alde ari da apustu egiten, eta legearen bidetik egiteko asmoa dauka, inolako trikimailurik erabili gabe", adierazi du Urizarrek. Gainera, gaitzespen hitzen jolasean sartzeak ez duela merezi ere esan du: "Irabazle eta galatzaileen formula bilatzen bada, denok izango gara galtzaile". Patxi Lopez lehendakariari GALen atentatuak gaitzesteko biktimen legea babesteak balio badio, besteekin zergatik jokatu behar den bestela galdetu du Urizarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu