PPko bizkartzain baten pistolak tiro egin du Hernaniko udaletxean, nahi gabe

2009ko urtarrilaren 16a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Hernaniko atentatuaren ondoren, PPko hainbat buruzagi hango udaletxera joan dira, herriko PPren bulegora, eta haietako baten bizkartzainaren pistolak tiro bat egin du, ustez nahi gabe, gara.net-ek dioenez. Udaletxeko komunetan izan da ezbeharra, eta bizkartzaina onik dago.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea, Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusia eta Maria Jose Usandizaga Gipuzkoako PPko presidentea joan dira udaletxera, eta ondoren izan da gertaera. De Cospedalen bizkartzainari jazo zaio.

Tiroaren aztarnak antzeman daitezke han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.