PSE-EE "kezkatuta" dago alderdi batzuen "ahuleziagatik"

2008ko apirilaren 15a
13:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Rodolfo Ares PSE-EEko zuzendaritzakideak gaur esan duenez, bere alderdia "kezkatuta" dago EAE-ANVko alkateen kontrako zentsura mozioak direla-eta beste alderdi batzuk "ahulezia" erakusten ari direlako. "Demokrata guztioak bat eginda jokatzeko, zalantzak argitu behar dituzte", adierazi du Aresek. EAk Arrasateko mozioa baino ez luke onartuko, eta Aralarrek batere ez. Gipuzkoa EAJ, berriz, kritiko azaldu da Arrasateko mozioarekin.

PSE-EEren "helburu nagusia" orain Arrasateko udaletxean zentsura mozioa aurkeztu eta onartzea da, Ino Galparsoro (EAE-ANV) alkatea kargutik kentzeko ETA ez gaitzesteagatik. PSE-EEko kidea jarriko litzateke alkate han. "Geuk beste herrietan baldintzarik gabe onartuko ditugu mozioak", esan du Aresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.