PSNrekin hitzarmena egiteko "tresnak" badaudela nabarmendu du Barkosek
Nafarroako hurrengo gobernua NaBai eta PSNren artean osatzeko negoziazioak "oso gordin" daudela adierazi zuen atzo Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak. Uxue Barkos NaBaiko buruzagi eta Iruñeko Udaleko zinegotziak, aldiz, ez du hainbesteko arazorik ikusten. Aldiz, hitzarmena egiteko eta "aldaketa" gauzateko tresnak badaudela iritzi dio. "Hala esan dute, berde dagoela. Guk argi eta garbi ikusten dugu aldaketarako tresnak badaudela: programa arloan ez dago arazo handirik eta ordezkaritza instituzionalean ere ez. Beraz, PSNk azaldu beharko luke zergatik duten uste hori", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu